Prentsa kabinetea

Webaren garapenak eta social media delakoaren aitzinatzeak, gure publikoekiko komunikazio eta harreman bide berriak zabaldu dituzte. Alabaina, komunikabide tradizionalek ezinbesteko zeregina betetzen dute oraindik ere edozein enpresa eta elkarteren irudian. Halaber harreman publikoek jarraitzen dute giltzarri izaten presentzia mediatiko eta komunikaziozkoaren estrategia aintzako hartzen duen edonorentzat. Publicity deitzen dugun horren bidez —prentsako doako agerpenak eta albiste itxurakoak—, eragin baikorra lor dezakegu gure publikoen pertzeptzioetan, ohiko publizitate kanpaina baten ordainketetan sartu gabe eta iragarki komertzialek lortzen ez duten sinesgarritasuna eskuratuz.

  • Komunikabideekin harremanak
  • Prentsa oharrak
  • Prentsaurrekoak eta prentsa deialdiak
  • Buletinak
  • Argitalpenak : dossierrak, txostenak, memoriak…