Zuzeu
Albistari digital horizontala da, jendearen partaidetza irekiarekin egiten den orainkari etengabea. 2009ko apiriletik dago sarean, eta hilero 20.000 erabiltzaile euskaldun bertan biltzea lortu du, euren albiste eta iritzien trukaketan.
Sukaldean.com eta Sukaldean.eus
Euskararako gastronomia gunerik handienaren sortzaile eta kudeatzaileak gara.
Pagotxa.eus
Gazteei bideratutako errezetategia, Errezetak habia utzi duten txorientzat lelopean, errezeta erraz eta goxoak eta hauek egiteko bideoak bertan.
Podcast.eus
Audiogintza euskaraz indartu eta, ahal dugun heinean, kalitate, molde eta bide berrietara eramateko sortu genuen podcast.eus eta ZuZeu Podcast 2019 hasieran.
Etxepare Euskal Institutua
Etxepare Euskal Institutuaren sare sozialetako abiatzeaz ere geu arduratu ginen, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Sukaleku
Euskal kultura gastronomikoaren izen ona gorde eta bultzatzeaz arduratzen da Sukaleku. Bere blog irekia sortu, zaindu eta hazizatu genuen, bi hizkuntzatan: euskaraz eta gaztelaniaz.
DIPC
Donostia International Physics Centerren telebista digitala kudeatu genuen. Zuzeneko emanaldiak ere streaming bidez.