Nor gara

Ikusentzunezkoen munduan, eta batez ere telebistagintzan, eskarmentu handiko jendea bildu eta 2009an  XORATURIKAN elkarte mugatua sortu genuen, interneten ZuZeu.com albistari digital eta horizontala egin ahal izateko. Gure helburua interneten euskarak zeukan eskaintza apala azkartzea zen.

Gaur, hilean 20.000 inguru erabiltzaile euskaldun desberdinez osatutako komunitatea dugu geure albistariaren inguruan eta jada panorama ez da aurkitu genuen hura. Kitzikagarri gertatu da gure lana eta asko aitzinatu da euskarazko eskaintza interneten gu agertu ginenetik hona.

Esperientzia horretatik abiatuta, sareko hainbat komunikazio ekimen hedatu ditugu, guztiak ere ardatz nagusi batean oinarrituta: multimedia agitazioa. Espezialistak gara sareko edukiak sortu, dardaratu eta haizatzen.

Zugatik egin dezakegun guztiaren zatitxo bat baizik ez da hori, ordea.

Enpresa eta erakundeen helburuen zerbitzurako tresna global bezala ulertzen dugu komunikazioa. Hortik geure talde multidisziplinarra, profesional desberdinez osatua: kontsultore, kazetari, diseinatzaile, produktore eta informatikariak gara, besteak beste. Euren talentua eta ahalegina zeure zerbitzura jarriko dutenak, denak ere.

Begiradatxo bat botatzera gomitatzen zaitugu, Xoraturikan zeuretzat zer egiteko gai den jakin dezazun.