Komunikazioa eta marka aholkularitza

Gaur egun komunikazioak berebiziko garrantzia du erakunde edo enpresa baten helburuak lortzeko garaian, eta markak gero eta pisu handiagoa du bere aktiboen artean. Horregatik, komunikazioak aislamendua eta inprobisazioa alde batera utzi eta erakundearen estrategia orokorraren zerbitzura egon behar duela sinesten dugu.

Zer itxura du zure enpresa edo erakundeak? Nola hitz egiten du? Zer ezaugarrirekin lotzen dugu? Zein da publiko desberdinen iritzia bere inguruan? Zer diote komunikabideek?

Komunikazioaren ikuspegi globala lantzen dugu: marka eta izen ona, interneteko presentzia, identitate bisuala, barne komunikazioa, komunikabideetan presentzia…

Bezeroarekin eseri, egoeraren diagnostikoa egin eta estrategia orokorraren zerbitzura  egongo den komunikazio estrategia diseinatzen eta ahalbidetzen laguntzen diogu. Neurrira egindakoa,  bezero bakoitzaren ezaugarri propioak eta baliabideak kontuan hartzen dituena, errealista eta eraginkorra.

  • Komunikazio estrategia
  • Marka aholkularitza eta posizionamendua
  • Online estrategia
  • Komunikazio planak
  • Komunikazio kanpainak
  • Komunikazio, marka, irudi korporatibo, identitate bisual eta web auditoriak