“Interneten ez bazaude, ez zara existitzen” esaldiaren indarra aspaldi eraman zuen haizeak hegaka. Google-n, Facebooken, Twitterren… egotearekin ere ez da nahikoa inork ez bazaitu ikusten.
Gaur egun ezinezkoa da komunikazioa modu eraginkorrean kudeatzea sareko presentzia kontutan hartu gabe. Edo agian, presentziak beharko genuke esan, pluralean. Izan ere, publikoaren fragmentazioa zenbat eta handiagoa den neurrian, publiko segmentu bakoitzarengana iritsi eta eragiteko egin beharreko ahaleginak gero eta sofistikatuagoa behar du.
Eta iristeko bide horien artean bereziki ari dira garatzen SEO eta SEM, bilaketetan posizionamendua eta bilatzaileetako marketina. Labur azalduta esateko, bilaketa jakin batean gorago edo beherago agertzea eta bilaketa horri lotutako iragarkietan agertzea.
Gainera, interneten esaten dena, aldekoa edo kontrakoa izan, egia edo gezurra izan, hor gelditzen da, betiko. Horregatik du berebiziko garrantzia enpresa/erakundeentzat interneteko edukiak egoki kudeatzeak, erasoetatik babestuko duen izen on eta marka sendoa garatzeak. Interneteko presentzia modu eraginkorrean kudeatzea, alegia.
- Webgune eta atari korporatiboen diseinua
- Edukiak sortu eta haizatzea
- Sare sozialen kudeaketa eta komunitatearen zaintza
- Marketing digitala
- Marketing-a bilatzaileetan (SEM)
- Posizionamendua eta bisibilitatea bilatzaileetan (SEO)
- Online ospe edo erreputazioa