Komunitateak trinkotzeko eta indartzeko sistemari esaten diogu ZUNET.
Funtsean, elkarte, enpresa, erakunde eta, oro har, interes partekatua duten pertsona multzoei zuzendutako zerbitzua da. Kolektibitate ororentzako zerbitzua da, bai egiten direnak erakusteko eta eztabaidatzeko, eta bai aurrera begira egin nahi direnak ezagutu eta erabakitzeko ere.
Horretarako hiru egitate erabiltzen ditugu:
- Tresna. Komunitatearen interesekoa den komunikaziorako sareko tresna horizontala proposatu eta eraiki. Izan daiteke agerikoa ala itxia, izena emandakoentzat bakarrik. (Adibideak: Sukaleku eta Mugati ekimenak).
- Sareburutza. Aipatu tresna berorren zaintza (berritzea, dardara eta erabiltzaileek beharko duten formazioa).
- Zubilana. Interes berdintsua duten komunitateen arteko lotura.